Secciones
Referencias
Resumen
Servicios
Buscar
Fuente


Ziberfeminismoa, politika identitarioen desegite eta berregitea
Cyberfeminism, doing and undoing identity policies
AusArt, vol. 5, núm. 1, pp. 11-23, 2017
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea



Recepción: 02 Mayo 2017

Aprobación: 09 Junio 2017

DOI: https://doi.org/10.1387/ausart.17801

Laburpena: Ziberfeminismoak1 artea eta teknologiaren arteko harremanak zehazten eta eraldatzen ditu, nahiz eta esparru ezberdin bi hauek kontrakoen itxura euki gaur egun euren arteko harremana geroz eta estuagoa da, postmodernitatean eta posthumanitatean euren arteko mugak bat egiten dute. Ziberfeminismoak artearen bitartez kontraesanak azaleratzen ditu, semiotikaren aldakortasuna gailentzen du, harremanak eraldatzen eta eztabaidatzen ditu, identitateen eta mugen plastikotasunarekin jokatzen du eta arauen elastikotasunaren hausturara eramaten du edo eraman beharko luke.

Keywords: CYBORG, FEMINISMOA, ZIBERFEMINISMOA, IDENTITATEA, KODEA.

Abstract: Cyberfeminism defines and changes the relationship between art and technology. Although both areas seem contradictive, nowadays, its relationship is closer. In postmodernity and post humanity, the border between both is united. Cyberfeminism through art exposes its contradictions, the capacity of change through semiotics, the plasticity of identity and its borders and the rupture of policies.

Keywords: CYBORG, FEMINISM, CYBERFEMINISM, IDENTITY, CODE.

En francés sistema operativo se llama 'systeme d’exploitation’, así que lo mínimo de lo mínimo es ser dueñas de nuestro propio sistema de explotación (Zafra 2010, 174).

Ziberfeminismoan, Xoy1 liburuan galdera bat proposatzen da: «¿cómo generar competencia en la creación de imaginarios emancipadores desde la práctica simbólica y creativa en el mundo online y en su entramado tecnológico?» (Zafra 2010, 9).

Testu honek galdera horren inguruan hausnartzeko xedea eta intentzioa du. Semiotika berez gizartearen erdigunean kokaturiko simbolo-sistema da, sistema hau signo bakoitzak bestearekiko duen erlazioaren bitartez eraldatuak dira. Emakumea, natura eta makina esanguraz osoturiko korapilo erraldoi baten bilakatu dira, eta korapilo hori askatzeko eta “ulertzeko” arrotzatzea izan leike tresna egokia, beste ikusmolde ezberdinetatik reinterpretatzea. Aldaketa teknologikoak, internet, sare sozialak, software libreak emakumearen berregitea sortzen dute.

Donna Harawayk Manifesto cyborg (1991) idatzi zuen, bertan generoarekiko kodeak nola deskodifikatu daitezkeen azaltzen zuen, teknologiaren bitartez eginiko deskodifikazioa hain zuzen ere: teknoliberazioa. 1991eko (eta gaur egungo) informatikaren dominazioa salatzen zuen, baia nola dominazio horri buelta eman litzaiokeen azaltzen zuen manifestuan.

Donde hay poder hay resistencias, y las resistencias las encarnan esos hackers nocturnos instalados en el lado oscuro de las nuevas tecnologías, ambiente que la narrativa cyberpunk recoge tan bien en películas y novelas. Postmodernidad significa que habitamos, sufrimos y gozamos en un mundo desintegrado y ruinoso, donde el propio yo está fragmentado, hecho pedazos, y donde la tecnociencia, el ciberespacio, abren rincones habitables y relativamente seguros, si sabes construirte una identidad virtual, anónima. El nick, el alias, seña tu identidad. Nada de la vida real merece ser migrado al ciberespacio (Zafra 2010, 69).

Honek teknoliberazioaren kontrako ideia dakar, baina planteamendu honek bi aurpegi dauzka, alde batetik Harawayk salatutako dominazioa baina beste aldetik proposaturiko deskodifikazioaren, dominazioaren eta kodearen desegitea eta berregiteari erreferentzia egiten dio. Errealitatearekiko harremana eta errealitatearen eztabaida sortarazten du. Errealitateak “ni” ezberdinak sortzen ditu XXI. mendean, 'ni' ezberdinek errealitate ezberdinak dakartzate, eta errealitatearekiko harreman berriak eta anitzak sortzen dira. Gure errepresentazioekin bizi gara une oro, gure harremanen bitartekariak eta eragileak interfaz-eak eta pantailak dira. Xoy1 liburuan dioten bezala; errealitatea simulakro bat da: «Haciendo del nick un simulacro del yo virtual liberado» (Zafra 2010, 69).

Esan bezala emakumea bere bizitzako ekoizlari bihurtu da, eta teoriko ezberdinen ustetan (Martí Perán, Remedios Zafra, Donna Haraway) emakume guztiak gara gure bizitzaren ekintzaile, geure “ni”-aren ekoizlariak gara, eta “ni” hori sortzeko enpresan ekoizlariak izateaz gain, identitatearen sortzaileak garen heinean gure bizitza errekurtso moduan erabiltzen dugu, ideiekin komunikatu, lan egin eta bizi behar dugu, identitateak sortzeko ideiak bait direlako daukagun errekurtsorik nagusiena. Geure bizitzaren ekoizpen hortan murgildurik dihardugu egunean 24 orduz, 365 egun urtean. Eta Perán-ek zioen «do it yourself» (do it by ourselves) mugimendu honetan artistak dira adibiderik garbiena.

Ideia honetatik abiatuz Remedios Zafraren eta Virginia Wolf-en 'konektaturiko gela propioa'-ren teoria ildo beretik doa. Virginal Wolf-ek zioen gela propio bat eukitzea eta urtero diru-sorrera kopuru finko bat eukitzea beharrezko bi baldintza nagusienak zirela emakumea modu autonomoan sormenera dedikatzeko. Horrela denbora, kontzentrazioa eta espazioa eukiko lituzke sormenean murgiltzeko. Zafrak ideia hau hartu zuen, gela propioarena (esfera pribatuarena) eta sare-kulturan kokatu zuen testuingurua.

Emancipación, concentración y producción artística a través de las redes, como las posibles formas de neutralización, aislamiento e invisibilización derivadas de la reconfiguración de estos espacios (Zafra 2010, 82).

Gaur egun esfera pribatua esfera publikoa ere delako, sare sozialak, interneta orohar. Feminismoa eta ziberespazioa daukaten harremanagatik sortu zen ziberfeminismoa, esfera publikoa den esfera pribatutik borroka egiteko eta politika identitarioak sortzeko, desegiteko eta berregiteko asmoarekin. Ziberespazioan, ziberkulturan, geure ziberlogeletan izateko forma barriak, alter egoak, nick-ak asmatzen ditugu. Era honetan nahitanahiez eta era inkontzientean interneten izateko era ezbardinak arakatzen ditugu, sormen espazio birtual erraldoian bizitza berregiten dugu eta kodeak sortzen ditugu. Artea sormen espazioa eta errepresentazioa baldin bada, interneta ere bai.

Re-crear el cuarto propio como un cuarto propio conectado que contribuya a la emancipación pero también a la práctica profesional artística de las mujeres, no es sólo un reto pendiente como mujeres conectadas y habitantes de internet, sino un ejercicio creativo que nos exige “imaginar” como primer paso para construir nuestros espacio e historias (Zafra 2010).

Ziberfeminismoaren sorrera

Ziberfeminismoa 90ko hamarkadan sortu zen, teknologiaren esparruan gauzaturiko praktika eta teoria feministak eukitako bultzadaren eraginez. Informazio eta komunikazio teknologiek (IKT) ziberfeminismoaren lehen urratsak sortu zituzten. Era berean, 90ko hamarkadan lehen aipaturiko Manifesto cyborg argitaratu zen (Haraway 1991) eta feminismo korronte berri bat hedatu zuen. IKT-ek identitateak kulunkan jartzen hasi zituzten. Teknologiak berak gizartea aldatzen du eta gizarteak teknologia aldatzen du era berean, simbiosi eta dialektika horretan non gizartea aldatua eta baldintzatua den generoaren muga bigun eta moldagarriak azaleratu ziren. Aldi berean Sadie Plant britainiar filosofa ziberfeminismo hitza erabiltzen hasi zen eta Australian lehenengo artisten kolektibo ziberfeminista sortu zen: VNS Matrix.

VNS Matrix artisten kolektiboaren lana ziberfeminismoaren adibiderik garbiena izan leike. 1993an hasi ziren lanean «All new gen» deituriko instalazioarekin / game art-arekin Experimental Art Foundation Gallery-n Adelaidan aurkeztua2.

Welcome to the world of «All new gen» the radically transgressive, interactive computer game for non-specific genders. Thank you for playing. You are invited to join «All new gen» and her DNA sluts —the super powerful Patina de Panties, Dentata, and the Princess of Slime— in their battle against Big Daddy Mainframe and his technobimbo sidekicks —Circuit Boy, Streetfighter and other total dicks— whom you will encounter in the Contested Zone. This is a zone where gender is a shufflable six-letter word and power is no longer centered in a specific organization3.

Harawayren manifestoaz sorturiko eraginez ziberfeminista aitortu zuten euren korrontea eta testuingurua, eta gerora Cyberfeminist manifesto for the 21st century (1991) idatzi eta argitaratu zuten. Vns Matrix kolektiboaren leloa hau zen:«the clitoris is a direct line to the matrix».

Beste alde batetik, Sandy Stone pentsalalari transexualak «Will the real body please stand up?» (1991) idatzi zuen, ziberespazioa, desira eta gorputz birtualaren arteko ikerketa lana zen, bertan 90. hamarkadako eztabaidak azaleratu zituen gorputza eta gorputza teknologikoa hausnarketen ardatz izanik, sistema binarioak (natura / kultura, emakumea / gizona, eta abar) eginkizun argi bat zeukatela aldarrikatu zuen: «estrategia para mantener las fronteras con fines políticos y económicos, y por tanto para generar significados».

Old Boys Network beste kolektibo ziberfeminista bat zen eta 1997an «100 anti-thesis» egin zuten, bertan zer ez zen ziberfeminismoa idatzi zuten. IKT-ak sistema binarioak suntsitzeko gaitasuna goraipatu zuten: gorputza-burua, emakumea-gizona, natura-makina...

Gaur egun ziberfeminismoan diharduten hainbat kolektibo daude: SubRosa, WEbGrrls, Dolore’s Bullimic Breakfast, Femen, Old Boys Network eta abar.

UN Women eginiko kanpainia da, bertan matxismoa salatzeko googlen-en burututako bilaketak erakusten zituen. Internetak identitate eza sorrarazten du eta aldi berean betiko aurreiritsiak ustartzen ditu, bi norabideak bultzatzen ditu internetak, beraz konektaturiko gela propioan ekoizten dugun edukiari eman beharko litzaiokeen garrantzia nabarmentzen dute ziberfeministek. Kritika barik joku sinbolikoak eta generoen ohiko klitxeak indartu daitezkeelako eta egitura digitalak sujetu konektatuaren ekintzak baldintzatu ahal dituelako. Guk sortzen dugu edukia, gu gara edukia beraz erabaki beharko genuke edukia norantzako joeran kokatzen den. Sarean errepikapena indartu egiten da, modu honetan esangurak ustartuz eta kodeak eta aurreiritsiak mantenduz, teknologia berriek eragindako abiaduran eta denbora gestionatzeko modu berrian ez zaio hausnarketak behar duen denborari garrantzia ematen, gure burua ekoizteko jardueran murgildurik hausnarketarako denbora topatzea geroz eta zailalgo bihurtu delako. Horregatik sareak denbora gestionatzeko era barriak sortu ditu, denbora eta espazio berriak bizitzeko era barriak.

Artearen eginkizuna ziberfeminismoan

Ziberfeminismoak artearen bitartez kontraesanak azaleratzen ditu, semiotikaren aldakortasuna gailentzen du, harremanak eraldatzen eta eztabaidatzen ditu, identitateen eta mugen plastikotasunarekin jokatzen du eta arauen elastikotasuna hausturara eramaten du edo eraman beharko luke. Xoy1 liburuan teknologiarekin lan egiten duten artisten lan egiteko era ezbardinak pilatzen dira:

  1. 1. Parodia eta erresistentzia: pentsamendu eta diskurtsoen forma dominanteak errepikatzen dituzten errepresentazio eta idazketa moduak iraultzea.
  2. 2. Kolektibotasuna.
  3. 3. Alderantzikagarritasuna: bestearen tokian jartzeko gaitasuna ('hacernos otro', 'reconocer el otro interior', arrotzazea).
  4. 4. Performatibitatea: esanahiak ez dira irmoak, errepikapenarekin indartzen dira, mantentzeko berretsi behar dira.
  5. 5. Apropiazioa/jabetzea. Irudi, testu, soinuen jabetzea eta eraldatzea, kodeak desegitea eta berregituratzea.

Ziberfeminismoak artea eta teknologiaren arteko harremanak zehazten eta eraldatzen ditu, nahiz eta esparru ezberdin bi hauek kontrakoen itxura euki gaur egun euren arteko harremana geroz eta estuagoa da, postmodernitatean eta posthumanitatean euren arteko mugak bat egiten dute.

Datu kurioso bat aipatzearren, japoniarreraz interneten beraien burua emakumezkotzat aurkezten duten gizonentzako hitza badago: 'nekama'. Hizkuntzen eboluzioaren adibide garbia da hitz hau. Ryoko Asai ikertzailearen «Living with another gender on the net» (2010) ikerketan egiaztatzen du 'okama' hitzatik datorrela. 'Okama'k gay edo trabesti esan nahi du eta 'okama on the net'esaldiaren laburpena da.

«Semioticsofthekitchen.com», Martha Rosler-en 1975eko «Semiotics of the kitchen»-aren berrinterpretazio bat da, non objektuen eta ekintzen arteko harremanen aldaketa gailendu nahi den, aro digitalak izandako eragina isladatzeko asmoarekin egina.

Aro digitalean eginiko berrinterpretazio honek sukaldean (kasu honetan sukalde digitalean) emakumeak duen rola eta izaera isladatzen du. Sukaldeko terminologia sinbolikoak, Rosler-ek sortu zuen moduan, emakumea elikagai ekoizpenaren eta subjetibitate zapalduen ikurran bilakatzen du. Kasu honetan emakumea bilakaera berdina pairatzen du baina new media ekoizpena sistemaren adierazgarri moduan. Normalean ordenagailuan eginiko ekintzak ('download', 'upload', 'move to desktop', 'save', eta abar) sukaldean performatibizatuak dira jatorri mexikarra duen estatubatuar gazte baten bitartez.

Konklusioa

Ez gara ordenagailuarekin komunikatzen baizik eta digitalki kodifikaturiko kulturarekin, elkarrekintzarako modu berriak sortu dira eta hauekin batera denbora eta espazio anitzak. Elkarrekintzarako modu bakoitzak subjetibitate ugariak sorrarazten ditu aldiberean, sujetu/erabiltzaile bakoitzak bere espazioa eta denbora propioa sortzen du.

Inguru artistikoen barne sujetuak kontzeptualki interaktibitate esparru ezberdin berrietara hedatzen ari dira. Elkarrekintza espazio hauek (instalazio interaktiboak, espazio inteligenteak, errealitate birtuala, interface informatikoekin eginiko inguru interaktibo oro) pertzepzioak hedatu eta denboran luzatu egiten dituzte. Kasu gehienetan inguru interaktibo hauetan elkarrekintzarako arauak argi antzeman daitezke, beste batzutan ez horrenbeste. Hala ere, gehienetan elkar-ekintzarako forma berriak forma arrotzak izaten dira. Digitalizazioaren barne dagoen gizartea digitalizazioaren barne dagoen artearen bidez arrotzatze prozesuak bizi dezake. Pertzepzio ugari eta jokatzeko forma ugari berriak bilatuz. Datuen subjetibitatean murgildutako gizartea datuen arrotzatze prozesuak gauzatzea izan leike arte digitalaren erantzukizun bat. Praktika digital feministak gauzatzeko erantzukizuna kasu honetan. Sujetu teknologikoa mundua interfaz aldakor eta autogeneratibotzat somatzeko gaitasuna dauka eta prozesu horretan sentsibilitate eta inguru ezberdinak sortzen ditugu.

Erreferentzia bibliografikoak

Asai, Ryoko. 2010. «Living with another gender on the net». Meiji University Global e-SCM Research Center.https://www.isc.meiji.ac.jp/~ethicj/asai.pdf

Benedikt, Michael, ed. 1991. Cyberspace: First steps. Cambridge MA: MIT. https://n9.cl/k9oiz4

Haraway, Donna J. 1991. «A cyborg manifesto: Science, technology, and socialist-feminism in the late twentieth Century». En Simians, cyborgs and women: The reinvention of nature, 149-181. New York: Routledge

Internacional Ciberfeminista. (1997) 2011. «100 anti-theses cyberfeminism is not...». Primer Encuentro Internacional Ciberfeminista en la Documenta X de Kassel, Asparkía Investigació Feminista 22:153-156. https://n9.cl/sl4zq

Llop Rodríguez, Neus. 2017. «Trans-hack-gogía: Transfeminismos, ética hacker y pedagogía mutante-queer». RES Revista de Educación Social 24. https://n9.cl/0gvck

Pechblenda. 2015, «Trans hack feminista». Pechblenda.hotglue.me. https://pechblenda.hotglue.me/?transhackfeminismo

Perán Rafart, Martí. 2016. Indisposición general: Ensayo sobre la fatiga. Hondarribia: Hiru

Stone, Allucquère Rosanne. 1991. «Will the real body please stand up?». Sodacity.net. https://n9.cl/4qcqw

Vergés Bosch, Núria, Eva Cruells López & Alex Hache. 2009. «Ciberfeminismo de investigacción: El caso de Donestech». X0y1.net. http://x0y1.net/proyectos/?page_id=238

VNS Matrix (Kolektiboa). 1991. «Cyberfeminist manifesto for the 21st century». Sterneck.net. http://www.sterneck.net/cyber/vns-matrix/index.php

Zafra Alcaraz, Remedios, coord. 2010. Xoy1: Ensayos sobre género y ciberespacio. Traduce, Natalia Pérez-Galdós. Madrid: Briseño. https://www.remedioszafra.net/ebook-x0y1.pdf

Zafra Alcaraz, Remedios. 2010. Un cuarto propio conectado: (Ciber)espacio y (auto)gestión del yo. Madrid: Fórcola

Zafra Alcaraz, Remedios. 2011. «Post-utopía red: Aproximaciones desde el arte feminista». En Producción artística y teoría feminista del arte: Nuevos debates 2 [Ekoizpen artistikoa eta artearen teoria feminista: Eztabaida berriak II], Xabier Arakistain & Lourdes Méndez, dirs. Vitoria-Gasteiz: Montehermoso

Zafra Alcaraz, Remedios. 2015. Ojos y capital. Bilbao: Consonni

100 anti-thesis

Cyberfeminism is not...

  1. 1. cyberfeminism is not a fragrance
  2. 2. cyberfeminism is not a fashion statement
  3. 3. sajbrfeminizm nije usamljen
  4. 4. cyberfeminism is not ideology
  5. 5. cyberfeminism nije aseksualan
  6. 6. cyberfeminism is not boring
  7. 7. cyberfeminism ist kein gruenes haekeldeckchen
  8. 8. cyberfeminism ist kein leerer kuehlschrank
  9. 9. cyberfeminism ist keine theorie
  10. 10. cyberfeminism ist keine praxis
  11. 11. cyberfeminism ist keine traditio
  12. 12. cyberfeminism is not an institution
  13. 13. cyberfeminism is notusing words without any knowledge of numbers
  14. 14. cyberfeminism is not complete
  15. 15. cyberfeminism is not error 101
  16. 16. cyberfeminism ist kein fehler
  17. 17. cyberfeminism ist keine kunst
  18. 18. cyberfeminism is not an ism
  19. 19. cyberfeminism is not anti-male
  20. 20. sajbrfeminizm nige nesto sto znam da je
  21. 21. cyberfeminism is not a structure
  22. 22. cyberfeminismo no es uns frontera
  23. 23. cyberfeminism nije poslusan
  24. 24. cyberfeminism nije apolitican
  25. 25. cyberfeminisme is niet concreet
  26. 26. cyberfeminism is not separatism
  27. 27. cyberfeminism is not a tradition
  28. 28. cyberfeminism is not maternalistic
  29. 29. cyberfeminisme id niet iets buitenlands
  30. 30. cyberfeminism is not without connectivity
  31. 31. cyberfeminismus ist nicht mehr wegzudenken
  32. 32. cyberfeminismus ist kein oxímoron
  33. 33. cyberfeminism is not on sale
  34. 34. cyberfeminism is nor for sale
  35. 35. cyberfeminismus ist nicht gut
  36. 36. cyberfeminismus ist nicht schlecht
  37. 37. cyberfeminismus ist nicht modern
  38. 38. cyberfeminismus ist nicht post-modern
  39. 39. cyberfeminism is not natural
  40. 40. cyberfeminism is not essentialist
  41. 41. cyberfeminism is not abject
  42. 42. cyberfeminism is not an avatar
  43. 43. cyberfeminism is not an alter ego
  44. 44. cyberfeminismus ist nicht truegerisch
  45. 45. cyberfeminismus ist nicht billig
  46. 46. cyberfeminismus ist nicht willig
  47. 47. cyberfeminisme n'est pas jaloux
  48. 48. cyberfeminism is not exclusive
  49. 49. cyberfeminism is not solid
  50. 50. cyberfeminism is not genetic
  51. 51. cyberfeminismus ist keine entschuldigung
  52. 52. cyberfeminism is not prosthetic
  53. 53. cyberfeminismo no tiene cojones
  54. 54. cyberfeminisme n'est pas triste
  55. 55. cyberfeminisme n'est pas une pipe
  56. 56. cyberfeminism is not a motherboard
  57. 57. cyberfeminism is not a fake
  58. 58. cyberfeminism nije ogranicen
  59. 59. cyberfeminism nije nekonfliktan
  60. 60. cyberfeminism nije make up
  61. 61. cyberfeminism nije zatvoren prozor
  62. 62. cyberfeminism is not a lack
  63. 63. cyberfeminism is not a wound
  64. 64. cyberfeminism is not a trauma
  65. 65. cyberfeminismo no es una banana
  66. 66. cyberfeminism is not a sure shot
  67. 67. cyberfeminism is not an easy mark
  68. 68. cyberfeminism is not a single woman
  69. 69. cyberfeminism is not romantic
  70. 70. cyberfeminism is not post-modern
  71. 71. cyberfeminism is not a media-hoax
  72. 72. cyberfeminism is not neutral
  73. 73. cyberfeminism is not lacanian
  74. 74. cyberfeminism is not nettime
  75. 75. cyberfeminism is not a picnic
  76. 76. cyberfeminism is not a coldfish
  77. 77. cyberfeminism is not a cyberepilation
  78. 78. cyberfeminism is not a horror movie
  79. 79. cyberfeminism is not science fiction
  80. 80. cyberfeminism is not artificial intelligence
  81. 81. cyberfeminism is not an empty space
  82. 82. cyberfeminism is not immobile
  83. 83. cyberfeminism is not about boring toys for boring boys
  84. 84. cyberfeminismus ist keine verlegenheitsloesung
  85. 85. cyberfeminism is not a one-way street
  86. 86. cyberfeminism is not supporting quantum mechanics
  87. 87. cyberfeminism is not caffeine-free
  88. 88. cyberfeminism is not a non-smoking área
  89. 89. cyberfeminism is not daltonistic
  90. 90. cyberfeminism is not nice
  91. 91. cyberfeminismo no es callado
  92. 92. cyberfeminism is not lady like
  93. 93. cyberfeminismus ist nicht arrogant
  94. 94. cyberfeminismus ist keine nudelsauce
  95. 95. cyberfeminism is not mythical
  96. 96. cyberfeminism is not from outer space
  97. 97. cyberfeminismo no es rock 'n roll
  98. 98. cyberfeminism is not dogmatic
  99. 99. cyberfeminism is not stable
  100. 100. cyberfeminism has not only one language

Oin-oharra

[1] Wikipedia, s.v. «ciberfeminismo», https://es.wikipedia.org/wiki/Ciberfeminismo

Información adicional

redalyc-journal-id: 6958



Buscar:
Ir a la Página
IR
Visor de artículos científicos generados a partir de XML-JATS por